Odola emateko aukera izango da gaur arratsaldean

Uztarria.eus 2019ko ots. 27a, 09:58

Herritarrek anbulatorioan izango dute odola emateko aukera, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Martxoko odol ateraldiaren hitzordua, berriz, hilaren 27rako jarri du Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak.

Gaur, hileko azken asteazkena, izango da otsaileko odol ateraldia. Herritarrek anbulatorioan izango dute odola emateko aukera, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteko kideek osasun etxera bertaratzeko deia egin diete herritarrei. Martxoko odol ateraldia, berriz, hilaren 27an izango da.

2017an baino 37 odol ateraldi gehiago zenbatu zituen Azpeitiko Odol Emaileen elkarteak iaz, eta gorako bidearekin jarraitzeko asmoarekin ekin dio elkarteak 2019. urteari.