"Zaborrontzirik ez, baina zaborra ugari"

Uztarria.eus 2019ko ots. 22a, 18:42

Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkia da honako hau. Hark atzo iluntzean atera zuen irudia Azpeitiko sahiesbide inguruan, eta kexa agertu du ikusitakoaren aurrean. Argazkia atera zuen herritarrak adierazi duenez, leku horretatik igaro zen unean gozoki poltsa "ugari" zeuden lurrean botata. Horregatik, herritarrek zaborraren aurrean erakutsitako "utzikeria" salatu du. Era berean, azpimarratu du argazkia atera zuen lekuan oinezko ugari ibiltzen direla, baina ez dagoela zaborrontzirik. Horregatik, sahiesbidearen inguruko oinezkoen bidean zaborra botatzeko "edukiontzi gehiago" jartzeko eskatu du. "Edukiontziak jarrita ere, ziur herritar batek baino gehiagok botako duela zaborra lurrera. Baina ez dadila izan zaborrontzirik ez dagoelako", gaineratu du.