Urola Kostako adinekoen egoitzetako langileek protesta egin dute plazan, ELAk deituta

Uztarria.eus 2019ko ots. 22a, 17:31

Urola Kostako adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako langileak gaur elkarretaratzea egin dute Azpeitiko plazan, ELA sindikatuak deituta. Lan hitzarmenaren aldeko borrokan ari dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileak iaztik. Sindikatuak nabarmendu du badagoela aurreakordio bat patronalarekin, eta aldundiaren esku hartzea eskatu du hura gauzatu dadin. Egunotan ELAk deituta lanuztean dira sektoreko hainbat langile. Izan ere, sindikatu horrek hemeretzi eguneko greba deitu du; otsailaren 20an hasi zuten eta martxoaren 10era artekoa da protesta. ELAk jakinarazi duenez, protestak "jarraipen txikia" izan du Azpeitian. Sindikatuaren arabera, "oso jende gutxik" egin du bat grebarekin herrian, bai San Martin egoitzan, bai Eguneko Zentroan.