'Mikrouhinak' saioa

Gorka Urbizuri elkarrizketa, Berri Txarrakek Azpeitian eskainitako azken kontzertuaren atarian

Uztarria.eus 2019ko ots. 22a, 13:16

Musikazale askoren gogoan iltzatuta geratuko da atzoko gaua. Izan ere, Berri Txarrak musika taldeak magiaz bete zuen Sanagustin kulturgunea, Azpeitian eskainitako azken kontzertuan. Ehunka lagun dardarka, saltoka, oihuka eta txaloka, Gorka Urbizu buru duen taldeari 'ikusi arte' esaten. Kontzertuaren aurretik Urbizurekin solasteko aukera izan zuten Kulturaz kooperatibak, Uztarriak eta Urola Kostako Hitzak. Haren adierazpenekin nahiz Berri Txarrakek eskainitako kontzertuko irudiekin Mikrouhinak bideo sortarako egindako bideoa da honako hau. 

Etenaldi mugagabearen aurretik egiten ari den Ikusi Arte Tour 2019 biraren barruan eskaini zuen atzoko kontzertua Berri Txarrakek.