Uztarriak zozkatu ditu Hezurbeltzak, Moby Dick eta Izaki Gardenak taldeen kontzertuetarako sarrerak

Uztarria.eus | Uztarriaeus
2019ko ots. 21a, 15:32

Amaia Garatek eta Arantzazu Azpillagak irabazi dituzte Moby Dick bakarlariak eta Izaki Gardenak taldeak ostiralean emango duten kontzertuetarako sarrerak; Hezurbeltzak taldearen zapatuko emanaldirako sarreren irabazleak, berriz, Maria Ezama eta Maite Alberdi dira.

Datozen egunetan Sanagustin kulturgunean izango diren kontzertuetarako sarrerak zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean. Bihar, ostirala, Moby Dick bakarlariaren eta Izaki Gardenak taldearen kontzertuak izango dira (23:00), eta emanaldi horietarako sarrerak Amaia Garatek eta Arantzazu Azpillagak eskuratu dituzte. Etzi, zapatua, berriz, Hezurbeltzak taldeak eskainiko du zuzenekoa (22:30), eta Maria Ezama eta Maite Alberdi dira kontzertu horretako sarrera bana irabazi dutenak. Uztarria jarri da irabazleekin harremanetan, sarrerak nola eskuratu behar dituzten azaltzeko.

Egin bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute, Berri Txarraken kontzertuko sarrerenean adibidez. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezakete.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu