Perez Arregi plazatik autoz irteteko bidea, itxita

Uztarria.eus 2019ko ots. 20a, 18:00

Zorua konpontzeko lanak egiten hasi dira gaur, asteazkena, Perez Arregi plazan, eta pasabidearen zati bat itxita dago autoentzako. Hain zuzen, Perez Arregitik nahiz Enparan kaletik autoz irteteko erabiltzen den bidea da konponketa lanak egiteko itxi dutena. Hau da, Ertz tabernaren ondoko errepide zatia. Horrek aldaketak eragin ditu ibilgailuen zirkulazioan.

Obrek irauten duten bitartean, Perez Arregi plazara autoz sartu edo bertatik irten nahi dutenek Etxe-Zuri tabernaren ondoko bidetik igaro beharko dute. Horrenbestez, bide bakarra egongo da irekita autoentzako. Sor daitezkeen arazoak aurreikusita, horiek ekiditeko seinaleak jarri dituzte Perez Arregiko sarrera-irteeretan.