Sua piztu da Urrestillako pinudi batean

Uztarria.eus 2019ko ots. 20a, 16:00

Urrestillako hilerriaren gainaldeko pinudi batean piztu da sua. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 14:20 aldean jaso dute abisua, eta dagoeneko bertan dira suhiltzaileak.

Urrestillako pinudi batean sua piztu da gaur, asteazkena, eguerdian, eta dagoeneko suhiltzaileak bertan dira. Ertzaintzak Uztarria.eus-i jakinarazi dionez, 14:20 aldean jaso dute sua piztu dela zioen abisua, eta suhiltzaileak tokira bertaratu dira. Urrestillako hilerriaren gainaldeko pinudietako bat da su hartu duena.