'Ez obeditu inori' liburuaz literatura solasaldia egingo dute asteartean

Uztarria.eus 2019ko ots. 21a, 10:43
Azpeitian egindako literatura solasaldi bateko irudia.

Udal Liburutegian egingo dute Mikel Peruarenak idatzitako eleberriaren inguruko literatura solasaldia, 18:00etan hasita. Pako Aristik gidatuko du saioa, eta nahi duen herritar orok izango du saiora bertaratzeko aukera.

Mikel Peruarenaren Ez obeditu inori eleberriari buruzko literatura solasaldia egingo dute asteartean, hilak 26, Udal Liburutegian, 18:00etan hasita. Nahi duen orok izango du Pako Aristik gidatuko duen saioan parte hartzeko aukera, eta herritarrek liburutegian eskura dezakete nobela. Ohiko moduan, ordu eta erdi inguruko solasaldia izango da asteartekoa.