'Gurasoek ere jokatzen dute' hitzaldia izango da etzi

Uztarria.eus 2019ko ots. 25a, 10:43

Solasaldia Sanagustin kulturgunean izango da, 19:00etan hasita, eta Aritz Olagoi kirol psikologoak eskainiko du. Lagun Onakek azaldu duenez, gurasoen parte-hartzea "garrantzitsua" da, kirola tresna "hezigarria" bihurtu dadin.

Lagun Onak futbol taldeak Gurasoek ere jokatzen dute solasaldia antolatu du etzirako, asteazkena. Solasaldia Sanagustin kulturgunean izango da, 19:00etan hasita, eta Aritz Olagoi kirol psikologoak eskainiko du. Lagun Onakek azaldu duenez, gurasoen parte-hartzea "garrantzitsua" da, kirola tresna "hezigarria" bihurtu dadin.

Lagun Onak klubaren 75. urtemuga ospatzen ari da aurten, Futbola bihotzean, balioak zelaian lelopean, eta hainbat egitasmo antolatuko du urte osoan zehar. Iñigo Arregi Lagun Onakeko presidenteak azaldu duenez, hitzetatik ekintzetara pasatu nahi dute: "Kiroletik haratago joan nahi dugu, eta balioetan jarri fokua. Horregatik, gure neska-mutilen balioak lantzeaz gain, gurasoen parte-hartzea ere aztertu nahi dugu". Arregik eragile desberdinetako kideak eta herritarrak hitzaldian parte hartzera gonbidatu ditu.