Rakugo emanaldia egingo dute bihar Udal Euskaltegian

Uztarria.eus 2019ko ots. 19a, 16:23
Yoshida eta Azpeitiko Rakugo Taldea, duela bi urte Udal Liburutegian eskaini zuten saioan.

Hiromi Yoshidak, Arantzazu Maizek, Maider Ibargurenek eta Axen Escaladak eskainiko dute saioa, 18:30ean hasita. Ekitaldi irekia izango da.

Rakugoak ezagutzeko eta euskaraz entzuteko aukera izango dute bihar arratsaldean Azpeitiko Udal Euskaltegira joaten direnek. 18:30ean hasita, Hiromi Yoshidak eta Azpeitiko Rakugo Taldeko Arantzazu Maizek, Maider Ibargurenek eta Axen Escaladak, Japoniako ahozko literatura tradizionalaren erakusgarri diren rakugoak edo ipuinak kontatuko dituzte euskaltegian. Euskaltegiko ikasleek ez ezik, edozein herritarrek parte har dezake biharko saioan ikus-entzule gisa, ekitaldi irekia izango baita.

Yoshidak, Maizek, Ibargurenek eta Eskaladak behin baino gehiagotan erakutsi izan dituzte rakugoak. Duela bi urte, esaterako, beste saio bat eskaini zuten Udal Liburutegian.