Domina banarekin eta "oso gustura" itzuli dira musika eskolako ikasleak Andoaingo piano jardunalditik

Uztarria.eus 2019ko ots. 18a, 19:57

Joan den asteburuan Andoaingo piano jaialdiaren XIV. edizioa izan da, eta urtero bezala, Juan Antxieta musika eskolako ikasleek parte hartu dute bertan. Aurtengoan, Juan Antxietako 28 ikasle joan dira Andoaingo jaialdira, eta parte-hartzaile bakoitza domina bana eskuratuta itzuli da etxera. Guztira, urrezko sei domina eta zilarrezko 22 eskuratu dituzte musikari azpeitiarrek. Aurtengo jaialdian "maila handia" egon dela adierazi dute Juan Antxietako irakasleek.

Musika eskolako arduradunen hitzetan, parte-hartzaile guztiak "oso gustura eta hurrengo urtean itzultzeko gogoz" itzuli dira Andoaingo piano jaialditik.