Uztarriaren zozketak

Hezurbeltzaken nahiz Moby Dick eta Izaki Gardenak taldeen kontzertuetarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2019ko ots. 19a, 10:23
Izaki Gardenak.

Moby Dick bakarlariak eta Izaki Gardenak taldeak ostiralean, hilak 22, eskainiko dute kontzertua Sanagustien. Hezurbeltzak taldeak, aldiz, zapatuan. Uztarriak bazkideen artean egingo du zozketa. Kontzertuetarako sarrerak eskuratu nahi dituzten bazkideek hilaren 21a baino lehen bidali beharko dute mezua, uztarriazozketak@gmail.com helbidera.

Uztarria Komunikazio Taldeak datorren asteburuan izango diren kontzertuetarako sarrerak zozkatuko ditu bazkideen artean. Ostiralean, hilak 22, Moby Dick bakarlariaren eta Izaki Gardenak musika taldearen kontzertuak izango dira Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita. Zapatuan, aldiz, Hezurbeltzak taldearen emanaldia izango da Sanagustinen, 22:30etik aurrera. Uztarriak bina sarrera zozkatuko ditu egun bakoitzerako. Hau da, bi sarrera Moby Dick-en eta Izaki Gardenaken kontzertuetarako, eta beste bi Hezurbeltzaken zuzenekorako. 

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek mezua idatzi beharko dute uztarriazozketak@gmail.com helbidera, izenburuan zein kontzertutarako sarrerak nahi dituzten zehaztuta –esaterako, 'Hezurbeltzak'– eta bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Datorren ostegun goizean, hilaren 21ean, bukatuko da zozketan izena emateko epea.

Egin Uztarriaren bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute, Berri Txarraken kontzertuko sarrerenean adibidez. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezakete.