Heavy metal doinuek Sanagustingo publikoa astindu dute

Uztarria.eus 2019ko ots. 18a, 11:55

Heavy metal zaleek gozatu ederra hartu zuten larunbatean Sanagustin kulturgunean. Izan ere, The Wizards eta The Hammer Killers Bermeoko eta Bilboko taldeek kontzertu bana eskaini zuten hango oholtzan, eta metal doinuekin zuzeneko indartsu eta biziak eskaini zituzten biek ere. Rise of respent diskoa aurkeztu zuen The Wizards taldeak Azpeitiko kontzertuan, eta publikoak bero erantzun zien haien kantuei. Hain zuzen ere, 2018an Espainian kaleratutako heavy metal diskorik onenetzat jo dute taldearen azken diskoa. Bermeoko hirukotea, berriz, Maquina diskoa aurkeztera joan ziren Sanagustinera.

(Argazkiak: Alberto Beloki)