'El blues de Beale Street' eta 'Los Lunnis y el libro magico' filmak ikusgai asteburuan

Uztarria.eus 2019ko ots. 22a, 09:00

El blues de Beale Street eta Los Lunnis y el libro magico filmak emango dituzte asteburuan Soreasu antzokian. El blues de Beale Street filma hirutan emango dute: zapatuan (22:00), igandean (19:30) eta astelehenean, ikuslearen egunean (21:00). Horrez gain, Los Lunnis y el libro magico umeentzako filma 16:30ean eskainiko dute. Emanaldietarako sarrerak Kulturaz.eus webgunean eros daitezke, baita emanaldien egunetan Soreasuko lehiatilan ere.

El blues de Beale Street (AEB, 2018) Barry Jenkins-ek zuzendutako filma da. Harlem auzoan kokatzen da pelikula, 70eko hamarkadan. Honako hau da filmaren sinopsia: "Tish eta Fonny bikote gazte bat dira, baina banantzera behartuak izango dira Fonnyri neska bat bortxatzea egozten diotenean. Tishek, haurdun dagoela jakitean, bikotekide kartzelaratua askatzeko borrokari ekingo dio. Komunitate afroamerikarren bizitza eta 70eko hamarkadan beltzek jasandako arrazakeria islatzen dituen filma da". 

Los Lunnis y el libro magico (Espainia, 2019) haurrentzako animaziozko filma da. Honako hau da filmaren sinopsia: "Irudimenaren eta fantasiaren mundua arriskuan dago. Aitonak gauero irakurtzen dizkion istorioei esker, ipuinetan eta mitoetan aditua da Mar 8 urteko umea. Hark irudimenaren eta fantasiaren munduak salbatzeari ekitea erabakiko du, Los Lunnisen laguntzarekin. Crudo maltzurrak fantasia gorroto du, ez baitauka irudimenik, eta humanitateak sortutako istorio guztiak gordetzen dituen Liburu Magikoa suntsitu nahi du. Fantasiaren mundua salbatzeko, Liburu Magikoan sartuko dira Mar eta Lunniak, eta hamaika abentura bizi beharko dituzte".