Agertoki txiki finkoa jarri dute Sanagustingo arkupean

Uztarria.eus 2019ko ots. 15a, 12:58

Formatu txikiko kontzertuentzat agertoki berri bat eraiki dute Sanagustin kulturgunean. Gunera sartu eta eskuinetara dauden arkupeetako baten azpian jarri dute oholtza, eta joan zen ostiralean inauguratu zuten taula Nomadak eta Dekot taldeek. Kulturaz kooperatibak azaldu duenez, arkupeko kontzertuen muntaia lanak "errazteko" jarri dute agertoki finkoa. Aurrerantzean formatu txikiko kontzertuak agertoki horretan egingo dituzte.