Natura ardatz hartuta egingo dute otsaileko Plazatarrak

Uztarria.eus 2019ko ots. 15a, 13:32

Naturarekin bat izenburupean egingo dute otsaileko irteera. Haur Hezkuntzako bosgarren mailatik Lehen Hezkuntzako seigarren mailara arteko gaztetxoei eta horien gurasoei zuzendutakoa izango da saioa. Dagoeneko eman daiteke izena irteeran parte hartzeko.  

Plazatarrak egitasmoaren barruan, Naturarekin bat irteera antolatu dute otsailerako. Datorren ostiralean, otsailak 22, egingo dute saioa, 17:30etik 19:00etara. Sanjuandegiko Txiki Txoko ludotekan elkartuko dira parte-hartzaileak. HH5 eta LH6 mailen arteko haurrei eta beren gurasoei zuzenduta dago saioa. Ezinbestekoa da lau umeko arduradun batek, gutxienez, izena ematea eta ekintzetan parte hartzea. Saioan parte hartzeko, aurrez izena eman behar da; otsailaren 20a izango da horretarako azken eguna. Gazte Informazio Bulegoan –943 15 71 60 telefonora deituta edo gib@azpeitia.eus idatzita– edo Txiki Txoko edo Iturritxiki ludoteketan eman daiteke izena.