Piano entzunaldia eskainiko dute Juan Antxieta musika eskolako ikasleek gaur arratsaldean

Uztarria.eus 2019ko ots. 13a, 14:09
Piano emanaldi bateko artxibo irudia. (Juan Antxieta musika eskola)

Musika eskolako 29 ikasle Andoaingo XIV. Piano Jaialdian izango dira asteburuan, eta gaurko emanaldia jendaurreko entsegua izango da. 

Asteburuan XIV. Andoaingo Piano Jaialdia izango da, eta urtero gisan, bertan izango dira Juan Antxieta musika eskolako ikasleak. Aurten, 29 ikasle joango dira Andoainera, eta jaialdian parte hartuko duten musikariek entzunaldia eskainiko dute gaur, asteazkena, entsegu modura. Emanaldia Soreasu antzokian izango da, 19:00etan hasita, eta interesa duen oro bertara daiteke entzunaldiaz gozatzera.