Jon Andoni Martinek hainbat teknika erabiliz sortutako argazkiak ikusgai, Sanagustinen

Uztarria.eus | Kultura
2019ko ots. 12a, 15:56

Erakusketa berri bat iritsi da Sanagustin kulturgunera. Jon Andoni Martin Pegote azkoitiarraren lanak dira datozen asteetan Sanagustingo hormetan ikusgai izango direnak. Bertan, argazkigintzako hainbat teknika erabilita sortu dituen irudiak zintzilikatu ditu Azkoitiko artistak. Testuek ere badute beren lekua Pegoteren erakusketan, zenbait argazki testuz lagunduta baitaude.

Pegote teknika analogikoarekin hasi zen argazkilaritzaren munduan murgiltzen. Ondoren, argazkigintza digitalera pasatu zen. Pixkanaka argazkigintzako teknika zaharrak ezagutzen hasi zen, eta kuriositateak denetariko teknikak probatzera bultzatu zuten. Azken urteetan hainbat teknika probatzen aritu da, hala nola cianotipia eta kolodio hezearen teknika. Ferrotipoak —metalezko plaketan egiten diren argazkiak— eta anbrotipoak —kristalezko plaketan sortutakoak— egiten dira kolodio hezearen teknikaz. Argazki esteinopeikoak ere egiten ditu. Teknika horietako batzuk erabiliz sortutako irudiak jarri ditu ikusgai Sanagustin kulturgunean. 

Atzotik dago ikusgai Azkoitiko artistaren argazki erakusketa Sanagustinen, eta otsailaren 25era bitartean egongo da bertan. 

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu