Larunbat gaua goxatu zuen Luar Na Lubrek Soreasu antzokian

Uztarria.eus 2019ko ots. 11a, 10:53

Larunbat gaua goxatu zuen Luar Na Lubre Galiziako taldeak Soreasu antzokian. Ribeira Sacra izeneko azken diskoa aurkezteko eskaintzen ari den kontzertuetako bat Azpeitian eskaini zuen folk taldeak, eta 280 bat lagun izan ziren emanaldian. Abesti bakoitzaren jatorriaren inguruan hitz egin zuten taldeko kideek kontzertuan, eta giro ederra sortu zen antzokian.

Honako lotura honetan irakur daiteke Urola Kostako Hitzak joan zen ostegunean, kontzertuaren atarian, Luar Na Lubre taldeko Bieito Romerori egindako elkarrizketa.

Hona hemen, emanaldiko argazki bilduma (irudiak: Alberto Beloki):