'El vicio del poder' eta 'Asterix: Edabe magikoaren sekretua' filmak emango dituzte asteburuan Soreasun

Uztarria.eus | Kultura
2019ko ots. 14a, 09:15

El vicio del poder eta Asterix: Edabe magikoaren sekretua filmak eskainiko dituzte asteburuan Soreasu antzokian. El vicio del poder filmaren hiru emanaldi izango dira guztira: zapatuan (22:00etan), igandean (19:30) eta astelehenean, ikuslearen egunean (21:00). Horrez gain, Asterix: Edabe magikoaren sekretua umeentzako filma 16:30ean eskainiko dute. Emanaldietarako sarrerak Kulturaz.eus webgunean eros daitezke, baita Soreasuko lehiatilan ere.

El vicio del poder (Adam McKay, 2018, AEB) Dick Cheneyri, George W. Bushen agintaldian Estatu Batuetako presidenteordeari, buruzko biografia da, eta hark izan zuen boterea kontatzen du filmak. 12 urtetik gorako ikusleei zuzendutako drama generoko filma da. Asterix: Edabe magikoaren sekretua filman (Alexandre Astier, Louis Clichy, 2018, Frantzia), berriz, Asterixek eta Obelixek Galiaren etorkizuna bermatzeko egin beharko dituzten abenturak ikusi ahal izango dira.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu