Uztarriaren zozketak

Berri Txarraken kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2019ko ots. 11a, 11:50

Datorren otsailaren 21ean, ostegunez, izango da kontzertua, 21:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Zozketan parte hartu nahi dutenek hilaren 18a baino lehen bidali beharko dute mezua, uztarriazozketak@gmail.com helbidera.

Berri Txarrakek datorren otsailaren 21ean, osteguna, Sanagustin kulturgunean eskainiko duen kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean. Etenaldi mugagabearen aurretik taldeak egingo duen Ikusi Arte Tour 2019 biraren barruan emango du kontzertua, eta dagoeneko sarrera guztiak salduta daude. 21:00etan hasiko da kontzertua.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek mezua idatzi beharko dute uztarriazozketak@gmail.com helbidera, izenburuan "Berri Txarrak" zehaztuta eta bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Datorren astelehenean, hilaren 18an, bukatuko da zozketan izena emateko epea.

Egin bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute, Berri Txarraken kontzertuko sarrerenean adibidez. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezakete.