Sanagustinen jarriko dituzte salgai Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Musua' ikuskizunerako gelditzen diren sarrerak

Uztarria.eus 2019ko ots. 7a, 11:45

Pailazoek joan zen abenduan jarri zituzten salgai otsailaren 16an eskainiko dituzten emanaldietarako sarrerak. Internetez eta Uztaro haurreskolan egon dira salgai orain arte. Astelehenetik aurrera Sanagustin kulturgunean ere egongo dira eskuragarri. 

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Musuak ikuskizunaren bi emanaldi eskainiko dituzte otsailaren 16an Azpeitiko Soreasu antzokian, Uztaro Haurreskolako Guraso Elkarteak antolatuta. Aurreneko emanaldia 16:00etan izango da, eta bigarrena 18:30ean. Orain arte Internetez eta Uztaro haurreskolan egon dira salga ikuskizunetarako sarrerak, baina txartelak gelditzen dira oraindik. Hori dela eta, astelehenetik aurrera Sanagustin kulturgunean egongo dira eskuragarri Musua ikuskizuneraki txartelak. Sarrerak zenbakituak dira, eta bakoitza zortzi euro ordaindu beharko da.

Sanagustinen ez ezik, Kulturaz kooperatibaren webgunean ere eskuratu ahal izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak. Emanaldietako sarrerekin biltzen duten dirua jangelara bideratuko dute Uztaroko kideek.