Nomadak eta Dekot musika taldeen kontzertuak izango dira bihar Sanagustingo Arkupean

Uztarria.eus 2019ko ots. 7a, 10:27

Arkupehotsak egitasmoaren barruan eskainiko dituzte zuzenekoak Sanagustin kulturgunean, 22:30ean hasita. Sarrera doan izango da. 

Euskal Herriko musikari eta proiektu berriei plaza bat eskaintzeko helburuarekin jaio zen Arkupehotsak egitasmoa, eta leku hori eskaintzen jarraitzen du oraindik. Datorren ostiralean, hilak 8, Dekot eta Nomadak musika taldeek kontzertu bana eskainiko dute Sanagustin kulturguneko Arkupean. Arkupehotsak proiektuaren bigarren edizioko kontzertu sortaren barruko zuzenekoak dira ostiralekoak. 

 Kontzertuak 22:30ean hasiko dira, eta sarrera doan izango da. 

Nomadak 2017an Bergaran sortuatako taldea da, nahiz eta hastapenak Emon taldean dituen. Izan ere, zenbait taldekidek Emon desegin ondoren sortu zuten Nomadak taldea, eta orduz geroztik rock musika sortzen dabiltza. Ostiralean Esnatu izeneko diskoa aurkeztuko dute Azpeitian.  

Dekot, aldiz, 2014an sortu zen musika taldea da. 2016an Gaztearen maketa lehiaketa irabazi zuen. Ingelesez eta euskaraz sortzen dituzte abestien letrak Lehenengo maketari Dekot izena jarri zioten, eta lau abesti bildu zituzten bertan, Lurra, Haizea, Ura eta Sua izenekoak. Dekotek ostiralean Arkupean eskainiko duen zuzenekoak taldearen azken lana den Demak izeneko diskoa aurkeztuko du.