Uztarriaren zozketak

Luar Na Lubreren kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean

Uztarria.eus 2019ko ots. 5a, 14:30
Luar Na Lubre taldea.

Zozketan parte hartzeko, bazkideek mezua idatzi beharko dute uztarriazozketak@gmail.com-era, izenburuan "Luar Na Lubre" zehaztuta eta izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Zapatuan izango da Galiziako taldearen kontzertua, 22:00etan hasita, Soreasu antzokian.

Luar Na Lubre Galiziako musika taldeak kontzertua eskainiko du zapatuan, Soreasu antzokian, eta emanaldirako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean. Taldeak 32 urte daramatza agertokietan, folk galiziarra eta zelta musika lau haizetara zabaltzen.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek mezua idatzi beharko dute uztarriazozketak@gmail.com helbidera, izenburuan "Luar Na Lubre" zehaztuta eta bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Ostiralean, 11:00etan, bukatuko da zozketan parte hartzeko epea.

Larunbatean, 22:00etan hasiko da taldearen emanaldia, eta sarrerak salgai daude Kulturaz.eus webgunean eta Sanagustin kulturgunean, 18 euroren trukean.

Egin bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezateke.