Berri Txarraken kontzerturako sarrerak eskuratzeko ilaran da hainbat herritar

Uztarria.eus 2019ko ots. 5a, 14:38

Gaur, asteartea, 17:00etan jarriko dituzte salgai Berri Txarrakek otsailaren 21ean, ostegunez, Sanagustin kulturgunean eskainiko duen emanaldirako sarrerak, baina dagoeneko ilara luzea sortu da kulturgunearen atarian; goizetik dozenatik gora lagun daude bertan, eta plazako farmaziaren pareraino iritsi da dagoeneko ilara.

Guztira, 500 sarrera jarriko dituzte salgai kulturguneko leihatilan, eta Internet bidez ezingo dira erosi. Aldiz, Kultur Bonoa dutenek aski izango dute kontzertuaren unean txartel hori sarreran erakutsita. 18 euro ordaindu beharko da sarrera bakoitza, eta herritarrek, gehienez, launa sarrera eskuratu ahal izango dituzte. Azpeitiko gisan, Berri Txarrakek kontzertua eskainiko duen beste hainbat herritan ere sortu dira dagoeneko sarrerak eskuratzeko ilarak, hala nola Gernikan (Bizkaia), Ondarroan (Bizkaia) eta Altsasun (Nafarroa).