Santa Ageda bezpera ospatu dute ikastetxeetan

Uztarria.eus 2019ko ots. 4a, 20:36

Kolore bizidun zapiak lepoan, makilak eskuetan eta koplak eta bertsoak ahotan hartuta ibili dira gaur Azpeitiko ikastetxeetan. Ikasle gazteenek jolastokietan ospatu dute Santa Ageda bezpera, goizean Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain eta Iraurgi Ikastetxean, eta arratsaldean Azpeitiko Ikastola Ikasberrin. Kozkortuenak kalez kale ere ibili dira eta ibiliko dira: Urola Ikastolakoak santa eskean ibili dira goizean, eta gauza bera egin dute Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoek iluntzean; 19:00etan elkartu dira Sanagustinpean, kalejira handik abiatzeko.

Hona hemen, ikastetxeetako Santa Ageda bezperako ospakizunen argazki bilduma.