Berri Txarrakek kontzertua eskainiko du otsailaren 21ean Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus 2019ko ots. 4a, 13:19
Berri Txarrak musika taldeko kideak.

Kontzerturako 500 sarrerak bihar, asteartea, jarriko dituzte salgai Sanagustin kulturgunean, 17:00etan. 18 euro ordaindu beharko dira sarrerak, eta pertsona bakoitzak, gehienez, lau sarrera eskuratu ahal izango ditu. Internet bidez ez dute sarrerarik salduko, eta Kultur Bonoa duten herritarrek ez dute aurrez sarrerarik erosi beharko.

Otsailaren 21ean, ostegunez, Berri Txarrak musika taldeak kontzertua eskainiko du Sanagustin kulturgunean, 21:00etan hasita. Etenaldi mugagabearen aurretik taldeak egingo duen Ikusi Arte Tour 2019 biraren barruan emango du kontzertua. Taldeak gaur jakinarazi du Euskal Herriko areto nahiz gaztetxeetan Beude izenburupean eskainiko dituen kontzertuen egutegia, eta emanaldi horietan laugarrena izango da Azpeitikoa.

Kontzerturako 500 sarrerak bihar, astertea, jarriko dituzte salgai Sanagustin kulturgunean, 17:00etan; Internet bidez ez dute sarrerarik salduko. Kultur Bonoa duten herritarrek, berriz, harekin sartu ahal izango dute kontzertura, eta ez dute sarrerarik erosi beharko. Sarrerak 18 euro ordaindu beharko dira, eta pertsona bakoitzak, gehienez, lau sarrera eskuratu ahal izango ditu.

Uztarria Komunikazio Taldeak bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean, baina datorren astean jarriko du zozketa martxan.