Badiola eta Orbegozo Emakume Master Cup txapelketatik kanpo gelditu dira

Uztarria.eus | Kirolak
2019ko ots. 4a, 11:59

Binakako Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako kanporaketak jokatu dituzte asteburuan, eta Alaitz Badiolak eta Oihana Orbegozok ez dute lortu aurrera egiterik. Maddi Unanue, Nagore Aramendi eta Oihana Unanue hurrengo fasera sailkatu dira.

Alaitz Badiola eta Oihana Orbegozo, artxiboko irudi batean.  Argazki originala

Binakako Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketa hasi zuten urtarrilaren amaieran, eta asteburu honetan jokatu dute bigarren kanporaketa, Murgian (Araba). Alaitz Badiola eta Oihana Orbegozo azpeitiarrak lehiatu ziren bertan, promozio mailan. Antolatzaileek azaldu dutenez, "partida ikusgarriak" ikusi ahal izan ziren asteburuan; bereziki luze eta lehiatua izan zen Orbegozok eta Badiolak  Enara Gaminderen Nagore Bilbaoren aurka jokatutakoa. Azkenean, tanto bakar batez, 17 eta 18, azpeitiarrek galdu egin zuten neurketa, eta ez ziren sailkatu hurrengo kanporaketarako.

Binakako txapelketaren hirugarren edizioa da hasi berri dutena, eta Azpeitiko hainbat pilotari ari dira bertan lehian: besteak beste, Maddi Unanue azpeitiarra Naroa Agirre arroarrarekin, Nagore Aramendi eta Oihana Unanue azpeitiarrak. Horiek joan den jardunaldian jokatu zituzten partidak, eta guztiak sailkatu ziren hurrengo fasera.

 

 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu