Uztarriaren zozketak

Uztarriak Eskuz Binakako Pilota Txapelketako final laurdenerako sarrera bikoitz bat zozkatuko du bazkideen artean

Uztarria.eus 2019ko ots. 4a, 12:33

Eskuz Binakako Txapelketa Nagusiko final laurdenetako bat jokatuko dute Ezkurdia-Ladis Galartza eta Irribarria-Zabaleta bikoteek ostiralean, Izarraitz pilotalekuan. Zozketan parte hartzeko, bazkideek mezua idatzi beharko dute uztarriazozketak@gmail.com-era, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez.

Pilotazaleek hitzordu garrantzitsua izango dute ostiralean Izarraitz pilotalekuan, Eskuz Binakako Txapelketa Nagusiko final laurdenetako bat jokatuko baitute Ezkurdia-Ladis Galartza eta Irribarria-Zabaleta bikoteek herrian. Uztarria Komuninazio Taldeak partidarako sarrera bikoitz bat zozkatuko du bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek mezua idatzi beharko dute uztarriazozketak@gmail.com helbidera, bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Osteguneko 11:00etan bukatuko da zozketan parte hartzeko epea.

Ostiraleko jaialdia Ilunpe pilota elkarteak antolatu du, eta 22:00etan hasiko da. Bi neurketa ikusteko aukera izango da Izarraitzen; izan ere, txapelketa nagusiko partidaren aurretik Promozio Txapelketari dagokion beste neurketa bat jokatuko dute, eta norgehiagoka horretan izango da Jon Alberdi. Aurrelari azpeitiarrak Ugalderen eta Tolosaren kontra jokatuko du, Erasun bikote duela.

Sarrerak salgai daude dagoeneko www.entradasfronton.com webgunean. Kantxako sarrerak 25 euro ordaindu beharko dira, eta gradakoak hogei euro. Egunean bertan ere eskuratu ahal izango dira sarrerak Izarraitz pilotalekuko lehiatilan; 18:00etan zabalduko dute.

Egin bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezateke.