Xeyeko 20 urtez azpiko emakumezkoen taldea, Euskadiko txapeldun

Uztarria.eus 2019ko ots. 4a, 11:20

Xeye Azkoitiko eta Azpeitiko atletismo taldeko korrikalariak dominekin itzuli ziren atzo, igandea, etxera. Izan ere, Txindoki Atletismo Taldeak antolatuta, Txindoki Krosa jokatu zuten Ordiziako Oianguko zelaietan, eta aurten, Euskadiko Kros Txapelketarekin bat egin du probak. Hain zuzen ere, 20 urte azpiko emakumezkoen taldekako mailan nagusitu ziren Xeyeko korrikalariak Euskadiko Kros Txapelketan, eta Eneritz Aramendi azpeitiarra eta Ihintza Arakistain, Naia Aleson eta Naira Egino azkoitiarrak igo ziren podiumera. Guztira, 5.780 metroko proba egin zuten Xeyeko korrikalariek lokatzez betetako ibilbidean.