Igeriketa egokituko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten atzo

Uztarria.eus 2019ko ots. 3a, 10:47

Igeriketa egokituko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten atzo, zapatua, hainbat igerilarik, Azpeitiko igerilekuan. Aspace Alava, Gaude, Izarraitz, Konporta eta Oarsoaldea taldeek parte hartu zuten lehian, eta giro bikaina sortu zen igerilekuan. Emakumeetan Ainhoa Elzaurdi nagusitu da, eta Garoa Etxabek eta Aranzazu Aldaik osatu dute podiuma. Gizonetan, berriz, Richard Oribe –Paralinpiar Jokoetan hamasei domina lortua da– izan da nagusi. eta bigarren eta hirugarren sailkatu dira Mikel Muñoz eta Iñaki Erauskin. Taldekako sailkapenean aurrena Konporta taldea izan da, Gaude bigarren eta Izarraitz hirugarrena. Izarriatz taldeko Ander Idoetak, Lander Uriak, Jurdan Arakistainek eta Iker Aizpuruk parte hartu zuten lehian.