Areto dantzek eta gerri mugimenduek hartu dute Sanagustingo dantzalekua

Uztarria.eus | Kultura
2019ko ots. 2a, 09:11

Atzo gauean, dantzaleku bilakatu zen Sanagustin kulturgunea beste aldi batez. Sanagustin Dantzaleku egitasmoaren urteko lehen saioa izan zen atzokoa, eta jende ugari bertaratu zen kulturgunera areto dantzez gozatzera. Salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuez gozatu eta horiekin gorputzak dantzan jarri zituzten bertaratu zirenek. Dantzariak ikustera ere herritar ugari animatu zen. Hilean behin, ostiraletan, bilakatzen dute Sanagustin kulturgunea dantzaleku. Dena den, oraindik ez dituzte zehaztu datozen hilabeetako datak.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Gabiriko Pablo | 2019-02-03 : 14:06

Sanagustirrin

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu