Lemoako Gazte Topagunerako sarrerak eskuragarri daude Orkatzen

Uztarria.eus 2019ko ots. 1a, 11:19

Ernaik eta Aitzinak apirilaren 19an, 20an, 21ean eta 22an egingo dute Gazte Topagunea, Lemoan. Lau egunetarako bonoak 60 eurotan daude salgai Orkatzen. 

Salgai daude jada Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek antolatutako Gazte Topagunerako sarrerak Orkatz tabernan. Aurten, Lemoan (Bizkaia) egingo dute gazte topagunea, askatasun bulkadak independentziara lelopean. Hain zuzen, apirilaren 19an, 20an, 21ean eta 22an egingo dute jaialdia. Lau eguneko "topaketa erraldoia" prestatu dute apirileko egun horietarako, aurten 40 urte bete baititu Ezker Abertzalearen gazte antolakundeak. Lau egunetarako bonoa 60 eurotan dago eskuragarri Orkatzen. Internetez ere eros daitezke jaialdirako sarrerak. 

Atzo, osteguna, aurreratu zuten Ernaik eta Aitzinak Lemoako Gazte Topaguneko eskaintza musikalaren lehen aurrerapena. Honako hauek dira topagunean kontzertuak eskainiko dituzten musika taldeetako batzuk: Banda Bassoti, La Furia, Zeinke, The Mani-las, Olatz Salvador, Gatibu, Scarra Mucci, KOP, Tribade, Huntza, Broken Brothers Brass Band, Tooth, Mice, Gorka Suaia eta La Basu. Kontzertuak ez ezik, hitzaldiak, tailerrak eta formazio saioak izango dira apirilaren 19an, 20an, 21ean era 22an, Lemoan.