'La muerte y la doncella' filma eskainiko dute bihar Gaztetxeko Zine Ziklo Klaustrofobikoan

Uztarria.eus 2019ko urt. 30a, 19:11

Roman Polanskiren La muerte y la doncella filma izango da ikusgai bihar, osteguna, Azpeitiko Gaztetxean, 21:00etan hasita. Zine Ziklo Klaustrofobikoaren barruan eskainiko duten bigarren filma da biharkoa. Azpeitiko Gaztetxeko kideen hitzetan, "Zine Ziklo Klaustrofobikorako aukeratutako filmak lokalizazio batean edo gutxi batzutan daude grabatuta, eta espazioak lotura du filmaren istorioan". Otsailaren 7an, Doce hombres sin piedad filma emango dute gaztetxean, eta otsailaren 14an El angel exterminador.

La muerte y la doncella thriller generoko filma da, Roman Polanskik zuzendutakoa. Paulina Escobar izeneko emakume bat da protagonista. Torturatu eta bortxatu egin zuten behin, baina sekula ez zuen jakin zein izan zen bere erasotzailea. Handik urte batzuetara, Paulinaren senarrak autoarekin izandako arazo batzuen ondorioz, protagonistak erasotzailea zein den jakiten du, haren ahotsa ezagututa. Hona hemen filmaren trailerra: