Belgikara, Herbehereetara eta Luxenburgora bidaia antolatu du Baigerak

Uztarria.eus 2019ko urt. 30a, 13:37
Belgikako Brujas hiria.

Ekainaren 13tik 20ra bitartean egingo dute ibilaldia. Interesatuek otsailaren 28a baino lehen eman behar dute izena.

Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak ibilaldia antolatu du ekainerako. Belgikara, Herbehereetara eta Luxenburgora joango dira, ekainaren 13tik 20ra bitartean. Interesatuek eman dezakete izena dagoeneko. Horretarako, NANaren kopia eraman beharko da Baigeraren egoitzara, eta 300 euro aurreratu beharko dira pertsonako, otsailaren 28a baino lehen. Zortzi egunez, Amsterdam, Gassan, Rotterdam, Luxenburgo, Brusela, Gante, Amberes, Brujas eta abar bisitauko dituzte animatzen direnek. Informazio gehiago nahi duena Baigeraren bulegora joan daiteke, astelehenetik ostegunera, 10:30etik 12:30era bitartean.