'Trans sexualitateak' liburuxkaren inguruan hitz egingo dute gaur Emakumeen Txokoan

Uztarria.eus 2019ko urt. 30a, 13:05

Koadernoaren helburua da "hezkuntza-praktika eraldatzeko tresnak" eskaintzea. Mireia Delgado ekintzaile feministak aurkeztuko du Trans sexualitateak liburuxka 18:00etan hasita.

Euskal Herriko Bilgune Feministak Emaginekin batera argitaratutako Trans sexualitateak izeneko liburuxka aurkeztuko du gaur Mireia Delgadok Emakumeen Txokoan, 18:00etan hasita. "Hekuntza-praktika feminista baterako tresnak" eskaintzen ditu koadernoak, eta helduei zuzenduta dago. Bilgune Feministaren arabera, "eztabaidatzeko, gogoeta egiteko eta gure hezkuntza-praktika eraldatzeko tresna" izan nahi du koadernoak. 

Hiru atal nagusi ditu. Liburuaren lehenengo atalak, Gaiaren kokapena du izena, eta trans sexualitateen gaiak Euskal Herriko Bilgune Feministan izan zuen lekuaz hitz egiten du. Bigarren atalak, trans sexualitateen gaineko "galderak, kezkak eta probokazioak" jorratzen ditu. Hirugarren atalak, aldiz, proposamenak eta hausnarketak biltzen ditu. Atal horietako bakoitzean jasotako informazioa sakonagoa azalduko du Delgadok gaurko solasaldian. Interesa duen oro bertara daiteke hitzaldira.