Uztarriako bazkide egin eta Kultur Bonoen zozketan sartzeko azken egunak dira

Uztarria.eus 2019ko urt. 30a, 11:14

Uztarriarentzat ezinbestekoa da herritarren sostengua, eta horregatik ari da bazkidetza kanpaina egiten hil honetan; 30 euro balio du Uztarriaren urteko bazkidetzak. Ostirala bitartean bazkide egiten diren herritarren artean bi Kultur Bono zozkatuko ditu Uztarriak. Kulturaz kooperatibak eta Udalak kaleratzen dute Kultur Bonoa, eta 2019rako atera zituzten guztiak salduta daude dagoeneko.

Uztarria Komunikazio Taldeak 2019rako bi Kultur Bono zozkatuko ditu ostirala bitartean bazkide egiten diren herritarren artean. Uztarriarentzat ezinbestekoa da herritarren sostengua, eta horregatik ari da hil honetan bazkidetza kanpaina egiten; 30 euro balio du Uztarriaren urteko bazkidetzak. Uztarriako bazkide egin nahi dutenek honako datu hauek bidali behar dituzte uztarria@uztarria.eus helbidera, izenburuan "bazkidetza" idatzita:

  • Izen-abizenak.
  • Helbidea.
  • Telefono zenbakia.
  • NAN zenbakia.

Kulturaz kooperatibak eta Udalak kaleratzen dute Kultur Bonoa, eta 2019rako atera zituzten guztiak salduta daude dagoeneko. 65 euroko balioa du bono bakoitzak, eta hainbat abantaila eskaintzen dizkie herritarrei. Bi bonoen zozketa otsailaren hasieran egingo du komunikazio taldeak.

Honako hauek dira Kultur Bonoak eskaintzen dituen abantailak:

  • Kulturaz kooperatibak antolatutako ekitaldietarako balio du
  • Sanagustin kulturgunean, zortzi kontzertu doan.
  • Soreasu antzokian, musikari eta arte eszenikoari lotutako emanaldiak, %50ean.
  • Umeentzako ekitaldietan, Sanagustinen nahiz Soreasun, ume baten eta heldu baten sarrera doan.