Sanagustin Dantzaleku egitasmoaren urteko lehen hitzordua, ostiralean

Uztarria.eus 2019ko urt. 30a, 09:48
Sanagustin Dantzaleku egitasmoko irudi bat.

Areto dantzak egiteko aukera izango da kulturgunean, 23:00etatik aurrera. Besteak beste, salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuak jarriko dituzte.

Sanagustin Dantzaleku egitasmoaren urteko lehen saioa ostiralean egingo dute, kulturgunean. Areto dantzak egiteko aukera izango da bertan, 23:00etatik aurrera, hala nola salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuak jarriko baitituzte. Hilean behin, ostiraletan, bilakatzen dute Sanagustin kulturgunea dantzaleku. Oraindik ez dituzte zehaztu datozen hilabeetako datak.