Asteartetik igandera izango da zabalik Basazabal jauregia

Uztarria.eus 2019ko urt. 28a, 16:18
Asteburuko ate irekietako irudi bat. (Azpeitiko Udala)

Bihar zabalduko dituzte eraikineko ateak. Asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara zabalduko dute; eta larunbatetan, igandeetan nahiz jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara. Lehen solairuan turismo bulegoa egokitu dute, eta gainerakoetan erabilera anitzeko gelak egin dituzte.

Joan zen ostiralean inauguratu zuten Basazabal jauregi eraberritua bihartik aurrera izango da martxan. Asteartetik igandera izango da irekita eraikina aurrerantzean: asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; eta larunbatetan, igandeetan nahiz jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara.

Udalak adierazi duenez, eraikinaren historia eta berezitasunak jasotzen dituen eskuorriak kaleratuko dituzte, eta horiek aurki izango dira eskuragarri Basazabaleko lehen solairuan egokitu duten turismo bulegoan. Goiko solairuetan, berriz, erabilera anitzeko gelak egin dituzte, besteak beste, ikastaroetarako edo ekitaldietarako.

Asteburuan ate irekiak egin dituzte eraikin horretan, eta Udalak adierazi duenez, mila lagun inguru bertaratu da lekua ezagutzera.