Zabalik dago Amaia tabernak antolatutako mus txapelketarako izen-ematea

Uztarria.eus 2019ko urt. 28a, 13:13
Amaia tabernak antolatutako III. Mus Txapelketako irabazleak. (Amaia taberna)

Otsailaren 15ean hasiko da mus txapelketa, baina dagoeneko eman daiteke izena bertan parte hartzeko. Izen-ematea 40 euro ordaindu beharko da bikoteko. Izen-ematea itxitakoan egingo dute txapelketaren egutegia zehazteko zozketa. Sariketa irabazten duen bikoteak 700 euro, txapela eta garaikurra eskuratuko ditu.

Mus txapelketa antolatu du Amaia tabernak laugarren uztez jarraian, eta dagoeneko zabalik dago sariketarako izen-ematea. Otsailaren 15ean, ostirala, hasiko da txapelketa, eta hainbat astez luzatuko da, parte-hartzaile kopuruaren arabera. Izen-ematea 40 euro ordaindu beharko da bikoteko. 

Izen-ematea itxitakoan egingo dute sariketako partiden egutegia zehazteko zozketa Amaian bertan. Txapelketa hasi ostean, astez aste jarriko dute ikusgai bikote bakoitzari dagokion egutegia eta lortutako puntuaketa tabernako horman. 

Azken urteetan egin bezala, orotara lau sari banatuko ditu Amaia tabernak. Mus txapelketako bikote irabazleak 700 euro, txapela eta garaikurra eskuratuko ditu. Bigarren sailkatuak 500 euro eta garaikurra irabaziko ditu. Hirugarren sailkatzen den bikoteak, aldiz, 200 euro eta garaikurra eramango ditu etxera. Laugarren sailkatzen den bikoteak 100 euro eta garaikurra eskuratuko ditu.