Arroa Errekara mendi irteera antolatu du Baigera jubilatuen elkarteak

Uztarria.eus 2019ko urt. 28a, 12:47
Baigerak Arroa errekara egindako ibilaldi bateko irudia. (Jexux Artola)

Otsailaren 16an joango dira mendizaleak Arroabetik Arroa Errekara, eta horretarako otsailaren 12ra bitartean eman daiteke izena.

Baigera jubilatuen elkarteak mendi irteera antolatu du otsailaren 16rako, eta hara joateko izen-ematea zabalik da dagoeneko. Zestoa Arroabea auzotik Arroa Errekara joango dira mendizaleak, eta horretarako, lineako autobusa hartuko dute lehendabizi. Norbera bere kontuan joango da Arrobera, eta antolatzaileek zehaztu dute 08:50etako autobusa hartuko dutela; itzulerako autobusa, berriz, Baigerak lotuko du. Mendi irteeran zehar, Azketa-Errota txokoan geldialdia egingo dute, hamaiketakoa egiteko. 

Interesa dutenek otsailaren 12ra bitartean eman dezakete izena, Bailera elkartearen bulegoan. Astelehenetik ostegunera bitartean, 10:30etik 12:30era zabaltzen dute bulegoa. 10 eurotan jarri dute izen-ematea.