Itziar Larrea: "Askok sexuaren arabera egiten dituzte opariak"

Uztarria.eus 2019ko urt. 28a, 17:05
Itziar Larrea. (Ane Olaizola)

Jostailu dendako jabea da Itziar Larrea, eta Ane Olaizola kazetariak ofizioei eskainitako elkarrizketa txikirako egindako galderak erantzun ditu 2019ko urtarrileko Uztarria aldizkarian.

Aurtengo jostailu izarra?

Egurrezko eraikuntza jostailuak eta patineteak.

Inoiz oparituko ez zenukeen jostailurik?

Umearen garapenari dagokion sasoiaren araberakoa da hori.

Asko aldatu al dira jostailuak?

Teknologiara bideratutako jostailuak areagotu dira.

Jostailuak, hezteko ala ondo pasatzeko?

Umeek, ondo pasatzen duten bitartean ikasten badute, askoz hobe.

Nolakoak izan behar dute jostailuek?

Kalitatezkoak, seguruak eta iraunkorrak.

Badaude genero estereotipoak?

Askok sexuaren arabera egiten dituzte opariak.