Azpeitiko xakelariek etxean jokatu dute Gipuzkoako Taldekako Ligako hirugarren jardunaldia

Uztarria.eus 2019ko urt. 27a, 21:42

Gipuzkoako Taldekako Kutxa Xake Ligako hirugarren jardunaldia jokatu zuten hainbat lagunek atzo, zapatua, Azpeitian. 16:00etan hasi zuten lehia Baigerako laugarren solairuan, eta zortzi azpeitiarrek neurtu zituzten indarrak.

Xake jokalari azpeitiarrak bigarren eta hirugarren mailan neurtu zituzten indarrak. Xaputarrak A taldea –bigarren mailakoa– Aitor Priyak, J. Andres Perezek, Eneko Alberdik eta Patxi Isasmendik osatzen dute, eta horiek Elgoibarko Createch Medical taldearen kontra jokatu zituzten partidak. Priyak eta Perezek irabazi egin zituzten jokatutako partidak, Alberdik berdinketa lortu zuen eta Isasmendik ezin izan zuen aurkaria mendean hartu.

Xaputarrak B taldean –hirugarren mailan– aritzen dira Gorka Uranga, Miguel Angel Gomez, Aitor Elustondoe ta Cristian Cretu, eta horiek Bergarako Zaleak taldeko kideak izan zituzten aurkari. Urangak eta Gomezek irabazi egin zituzten partidak, Elustondok berdindu eta Cretuk galdu.

Hona hemen, zapatuko jardunaldiko irudi batzuk: