Zezen txikiak, sokamuturra eta protestak izan dira eguneko protagonista

Uztarria.eus | Aisia
2019ko urt. 27a, 13:06

Gaur, igandea, umeentzako sokamuturra eta zezen txikiak izan dira eguerdi partean. 12:00etan atera da sokako zezena Erdikaletik, eta 13:00ak arte Arno ganadutegiko zezen txikiak eta poniak izan dira plazan. Jende ugari bertaratu da plazara. Gainera, Oinatz elkarte animalistak deituta, sokamuturraren aurkako kontzentrazioa egin dute hainbat lagunek Azoka Plazaren aurrean. Hainbat lelo aldarrikatu dituzte, "animalienganako tratu txarrak" salatzeko. Protestan ari ziren lagunetako batzuk hesituta zegoen gunean ere aritu dira beren aldarrikapenak egiten, eta Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira lekura. Dena den, ez da istilurik izan.

Arratsaldean, berriz, sokamuturra izan da. 16:30ean atera da zezena Erdikaletik, eta ohiko ibilbidea egin dute. Jendetza atera da sokamuturrera, nahiz eta zaparrada batzuk egin dituen. Bergarako Zezenak ganadutegikoak izango dira sokamuturrean aterako dituzten zezenak. Oinatz elkarte animalistak deituta, dozena erdi inguru lagunek elkarretaratzea egin dute plazan.

Hurrengo sokamuturra Karnabaletan izango da. Aurtengo Jai Karnabala martxoaren 3an izango da.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzunak

Aldapa1 | 2019-01-27 : 13:32

Hainbeste protesta eta beraiek bitartean txakurrak lotuta...

Erabiltzailearen aurpegia da hau Gabiriko Pablo | 2019-01-27 : 14:01

Gudari harrobiaz harro

andrex | 2019-01-27 : 14:57

Azpeitiko plazan txakurre lotuta eman berdik eta

enpankaleko_ataikue | 2019-01-28 : 10:23

jajaajajaj hamaika ikusteko jaio gea!!!! Hurrengo argazkireko sokamuturre bezela txakurrek postea lotute!!!

Spirit82 | 2019-01-28 : 10:40

Zezenak zelaietan aske behar omen dute, baita txakurrek ere, eta abere askok ere bai. Hiruko erregela horrekin, utzi abere guztiyek pakien eta orduen ez jan haragik eta arrairik?...

Plazan 6 pertsona bi karteli eusten... eta gainontzeko denak tapoik jartzeko irrikaz, ez entzutearren eta zezena lasai ikustearren.

Ez badezute nahi sokamuturre, begiratu beste alde batea.

Abitain | 2019-01-28 : 12:17

Ni sokamutur zalea naiz eta hala ere primeran iruditzen zait ados ez daudenek protesta egitea.
Bestalde, noiz arte jarraituko dugu Bergarako Zezenak ganadutegia azpeitira ekartzen? Azken urteetan negargarria izaten ari da beraien arratsaldetan ikusitakoa. Ez dute azpeitira ekartzeko adinako kalitateko ganadurik eta atzokoa ez da lehen aldia. Arratsalde osoan zezenak geldirik, jendea hurbilduta ere jotzera egiten ez duten zezenak... Noiz arte? Mailarik eman gabe urteak dijoaz. Ez badute merezi beste batzuek ekarri eta kitto.

Izarraitzpe | 2019-01-28 : 12:42

Abitain-ekin guztiz ados, behingoz norbaitek esaten du.

puntapaxa | 2019-01-28 : 12:53

Edozeinek du protesta egiteko aukera, baina koherentzia pixka bat ere...
Azpeitiako udalak urtero ganadutegi berberak ekartzen ditu, egindako lana eginda ere. Ganadutegi bakoitzak bi saio ditu, eta ohikoa izsten da ganadua errepikatzea, egun bereziren baterakonsoilik erreserbatzea etab.
Neu ere konturatua nintzen Bergarako zezenek azken urtean emandako mailaz. Atzo ez nuen ezer gehiagorik espero, eta hala ere txarrerako harritu ninduten. Azpeitiarako ez itxura ezta jarrera onargarririk ez duten 2-3 bota zituzten, eta gainontzekoak ere gogorik gabe eta geldiak ia denak.
Badakit ganadu zaleek afiziozbegiten dutela lana eta ez dela errentagarria (txalotzekoa), baina bai edo bai azpeitiara etorriko zarela jakiteak erlaxatzeabdakar...
Udalak, zezenbeltzek edo tokatzen zaionak erabaki dezala zer egin, baina atzokoa afiziorik ez egiteko saioa izan zen. Ganadutegi gehiago egongo dira herrira etorri nahiko dutenak...

andrex | 2019-01-28 : 15:26

Aupa azpeitiarrak!!zegiu holaxe ordun!!urte gutxi geratzeituk eta!!

gurasobat | 2019-01-28 : 21:09

Galdera bat luzatu nahi nizueke, hezitzailea dela uste al duzue sokamuturra?

Aitza | 2019-01-28 : 22:29

Hezitzailea al da? Futbolea jutie atzeko tipue biraoka hari dela,umeekin tabernan trago bat ta beste bat hartzea etb...
Sokamuturra zezena gustatzen zaigun jendeari, ondo pasatzeko une bat da,besterik gabe

enpankaleko_ataikue | 2019-01-29 : 11:53

"Gurasobat" segi hezitzailiekin gora ta behera... txakurrek lotuta dauzkeben animalistak erantzungoizube zuk aitu nahi dezuna, egunero galdezka eon beharrien.

gurasobat | 2019-01-29 : 15:18

Kaixo enpankaleko_ataikue, gure seme-alaben heziketa eguneroko erronka eta kezka direlako izango naiz hain tematia agian. Eta Azpeitia Herri Hezitzailea izan dadin herriko dozenaka eragile lanean jardun direlako ere bai, atari hontan bertan irakurtzeko aukera izango zenuen moduan. Taldeen jardunak heziketan eragina duela ondorioztatu dute gainera, Oinatz elkarte animalistak edota Zezen beltz elkarteek egindakoak ere bai. Are gehiago, herri hezitzailearen talde eragileko kide den Azpiazuren hittzetan diagnostikoarekin "taldeetako kideek sarritan aipatu digute inoiz ez dutela pentsatu beren jardunarekin heziketa eredu bat sustatzen dutenik. Egiten den gauza bakoitza, izan kirolean, izan hezkuntzan, izan kulturan, tresna bat da balio batzuk edo beste batzuk sustatzeko. Horregatik, oso aberasgarria izan da herritarrak pentsatzen jartzea eta elkarrekin ondorioak ateratzea".

Spirit82 | 2019-01-29 : 17:50

Kaixo gurasobat,

ni ere guraso naiz eta inguruko gertaera askok kezkatzen naute nere seme alabak nola egokituko ote diren. Baina nik uste dut heziketa etxetik datorrela, eta nire ustez sokamuturra gutxienekoa da une honetan. Eta bai, sokamuturra diot, gaia hau delako. Seme alaben heziketarako garrantzi handiago ematen diot ERRESPETUA, baina aurrena gizakion arteko errespetua. Alperrik da, sokamuturra ez dagoela ondo erakustea, gero ikastetxean edo kalean, lagun artea, "bullying" jasan behar badu. Eta ez dut gai honetan gehiago sartu nahi, oso delikatua bait eta ez dator harira. Azpeitia Herri Hezitzaile izatea nahi badugu lehenagoko gauz asko daude landu behar direnak eta ez direnak lantzen, eta landu esaten dudanean lana egin esan nahi dut, ez hitzegin bakarrik.

animo gurasobat, lan asko dugu eta gure seme alabekin.

gurasobat | 2019-01-29 : 18:39

Kasualitatea izango da baino "bullying" hitza "bull" ingelezko zezenetik dator etimologikoki. Eskola jasarpenaren gaia lehentasunezkoa izanagatik ere, festak eta festak gozatzeko moduak errealitatearen adierazle dira. Herri baten identitatea eta jendartearen egitura islatzen dituzte. Ta ez da hori bakarrik, argazkietara begiratzea besterik ez dag, festen erdigunea nork okupatzen duen ikusteko, %90etik gora mutilak direnean. Hezitzailea ez ezik, parekidea ere ez dela nabarmen igartzen da, emakume eta gizonezkoek ez dutela festaz gozatzeko aukera berdintasunik izaten. Hauxe da nere hausnarketa Spirit82, ERRESPETUA aipatu eta "Ez badezute nahi sokamuturre, begiratu beste alde batea" idazten duzun bitartean.

saninaziyo | 2019-01-29 : 23:21

"Guraso bat" diozu:'Hezitzailea ez ezik, parekidea ere ez dela nabarmen igartzen da, emakume eta gizonezkoek ez dutela festaz gozatzeko aukera berdintasunik izaten.' Argazkietan ikusitakoaren arabera ari zara iritzia ematen? Sokamuturraz gozatzeko ez dutela emakumeek gizonezkoen aukera berdina? Zergatik diozu hori? Parte hartzea ukatzen zaie? Portaletan edo hesi etzean jartzen ez diete uzten? Ni ahal dudan guztietan ateratzen naiz sokamuturrera. Batzuetan topean, bestetan arkupe azpian, hurrengoan portal batean...eta momentu hauek gizonezko zein emakumezkoekin batera disfrutatzen ditut. Adar jotzeak, barreak, komentarioak...ederrak dira portaletako emozio momentuak; eta egia esan gizonezkoekin baino emakumeekin gehiago partekatzen ditudala momentu hauek esango nuke ( bakoitzak ditu sokamuturrean bere tokia kuttunak). Garai bateko tanborradarekin nahastu zara!

enpankaleko_ataikue | 2019-01-30 : 09:20

"Gurasobat" festen erdigunie gizonak okupatzeula, %90etik gora mutilek ikusten diela,... uste zu ai zeala emakume ta gizonak bereizten ta berdintasune kentzen. Zeu ai zea dana esaten. Sokamuturrekin hasi ta eztakit noa nahi dezun allau... sinmas, AUPA AZPEITIKO FESTAK eta AUPA AZPEITIKO SOKAMUTURRE!! LUUUUUUUZAAAAAAA SOKIEEEEEEEEE!!!!!

gurasobat | 2019-01-30 : 16:48

Argazkietan ikusitakoaren arabera ari zara iritzia ematen?
Bai, eta sokamuturreko argazki lehiaketara ere jo genezake festen erdigunea gizonezkoak okupatzen duela ikusteko, atari hontan bertan urtero erakusten dituzte argazkiok karnabaletan.
Sokamuturraz gozatzeko ez dutela emakumeek gizonezkoen aukera berdina? Zergatik diozu hori? Parte hartzea ukatzen zaie? Portaletan edo hesi atzean jartzen ez diete uzten?
Noski aukera berdina dutela, hor ez dago debatea. Eta ez naiz "garai bateko tanborradarekin nahastu", alderantziz, danborradaren azken urteetako eboluzioa oso postiboa iruditzen zait emakumearen presentzia haunditu, bermatu eta normalizatzen den heinean, gure seme-alaben ere halaxe biziko dutelako etorkizunean. Baiño badakigu sokamuturrarekin ez dela hau gertatuko, transmititzen dituen balioak ez direlako egokiak eta ez delako emakumearen aldarrikapen espazio bat izango, ez bada beste festa eredu bat eraikitzeko aukeran. Beste behin ere aipatu nuen debate hauek sanoak eta eraikitzaileak iruditzen zaizkidala.

Aitza | 2019-01-30 : 17:26

"Guraso bat"emakumearen presentzia haunditu,bermatu eta normalizatzearen alde nago ni ere sokamuturrean,adibidez 3sokaneska eta 3sokamutil ateratzea oso ondo irudituko litzaidake eta ezdakit hori ikusiko dugun edo ez baina seguru nago sokaneska izatea nahiko lukeen neska bat egongo balitz inork ez liokela oztoporik jarriko

gurasobat | 2019-01-30 : 18:15

Kaixo Aitza, hiru sokaneska ipinita sokamuturrean emakumearen presentzia haunditu, bermatu edota normalizatuko delakoan bazaude jai daukagu.
UEUk 2016an argitaratutako "Festak, genero-harremanak eta feminismoa" izeneko liburu bat irakurri nuen orain dela ez asko, festak genero-ikuspegitik aztertzeko zenbait gako proposatzen dira bertan.
Bestalde, gogora ekarri nahi dut Youtuben berriki eskegi duten "Irteera" dokumentala ikastetxeetan ez botatzeko erabaki bateratua hartu zutela lengurtean. Nere lehenengo iritziak eta kezak notizia honen baitan azaldu nituen gainera.

Aitza | 2019-01-30 : 18:59

"Guraso bat" hiru sokaneskena adibide bezela jarri dut,dena ez hartu horren estu.

saninaziyo | 2019-01-30 : 20:55

Gurasobat: sokamuturrean trasmititzen diren baloreak ze zerikusi duten emakumeak festas gozatzeko aukera berdina ez dutela esatearekin. Hori errepikatuz ari zara baina ez duzu adibide, argudio...ematen

gurasobat | 2019-01-30 : 22:15

Kaixo saninaziyo, adibide zehatz bat emango dizut: Lengurteko puru piztea eta festa batzordeak egindako balorazioa.
"Batetik, kritiko gara luntxa eta puru piztea burutu ditugun espazioarekin, zezen giroan sortzen den giroarekin. Ekintzaren ondorengo balorazioan azpimarratu beharrekoa iruditu zaigu espazio horretan sortzen den giroaren bazterkeria; estereotipo sozialetan oinarritutako giro harro horrek bere horretan biolentotik ere baduela uste dugu. Helburua ez da erantzuleak izendatzea, uste baitugu giro horrek gizarteak berariaz oinarrizkoak dituen jarrerak azaleratzen dituela. Baina aitortu behar dugu, horri aurre egin beharrean, puru piztearekin giro horixe elikatzen ikusi dugula gure burua ere.

Giro horren muturrean kokatzen dugu igandeko sokamuturrean ikusitakoa. Batetik, jarrera horiek salatu nahi ditugu; eta bestetik, ozen esan guk festa herrikoien alde dugun konpromisoan ez dugula horrelako jarrerarik onartuko. Horregatik, eragile bezala erantzukizunez hartzen dugu gertatutakoa, eta gure barnean luntxaz eta puru pizteaz eta orokorrean festetako espazio guztiez hausnartzeko konpromisoa. Eta herritarrak ere hausnarketa hori egitera gonbidatzen ditugu. Amaitzeko, eta hurrengo urtera begira, neurriak hartuko ditugu inauterietan dugun presentziari dagokionean".

Spirit82 | 2019-01-30 : 22:16

Kontua da, zezenak lotuta edo aske hasi den kontuarekin, berdintasunera joan garela. Eta horrela ez dagoela amaierarik, bakoitza berearekin gelditzen bait da.
Sokamuturra bai edo ez? Nik uste gehiengoaren aldekoa dela jarraitzea. Hezitzaile edo ez? Hainbeste gai daude horten inguruan egiten ditugunak baina ez direnak egokiak...
Berdintasuna? Ezin da denetan berdintasuna lortu. Batzuetan gizonezkoak gehiago dira eta izango dira eta besteetan emakumezkoak aldiz, kasu honetan lortu daitekeela? Horretarako emakumezkoek nahi behar, nik dakidala sokamutilak zai daude sokaneska bat agertzeko.

Eta ni emakumea naiz.

Aitza | 2019-01-30 : 22:37

Spirit82 zurekin ados

gurasobat | 2019-01-30 : 22:41

Bai, Spirit82. Emakumea zara, bi aldiz kantinera atera zara eta danborra jotzen ere bai, "praka luzeak jantzita ertetzen naiz eta ze ondo pasatzen dugun eta goxo goxo" atari hontan irakurri daiteken moduan.
Agian debate honen amaiera sokamuturraren amaierarekin batera etorriko da, sokamuturra bai edo ez, herriak erabaki dezala.

saninaziyo | 2019-01-30 : 22:48

Kontua ta zikina! Horixe dauka textu horrek! Beste ezerrez

Aldapa1 | 2019-01-30 : 23:23

Gurasobat, betikoa zuei komeni zaizuena besterik ezduzue egiten, besteengan pentsatu gabe. Eta ados nago zurekin, herriak erabaki dezala, baina uste dut nahiko garbi dagoela zer nahi duen herriak.

Aitza | 2019-01-30 : 23:30

Herriak, sokamuturra ateratzen den bakoitzean erabakitzen du,ta zu "guraso bat"sokamuturra ikustera joaten bazara konturatuko zera kaleak jendez gainezka egoten direla, ez Azpeitiko jendea bakarrik kanpoko herrietatik etorritakoak ere.

Spirit82 | 2019-01-31 : 07:08

Guraso bat, debate honen amaiera ez da etorriko, sokamuturra dagoen bitartean debatea eta amituko balitz, amaitutakoan debatea. Denok desberdinak gara eta horregaitik egongo dira debateak gai guztietan.

iztin | 2019-01-31 : 17:53

Nik gauzatxo bat esan nahi nuke.
Badakit Azpeitin zezen sale asko dagoela. Eta ambiente politte egoten dela kalean zezena dagoenean. Baino ba dago beste jende bat, zezena ez zaiona batere gustatzen.
Ni neu oso Azpeitiarra naiz, festa zalea, baino zezena ez zait batere gustatzen. Eta iruitzen zait, zezena dagoenean kalean beste ezer ezin dela egin zezenan inguruan ez baduzu nahi ibili. Zeren 4 retatik 8 retara kale gustian zezena dabil.
Adibidez karnabaletan jai arratsalde osue, astelehen arratsalde osue, eta astearte arratsalde osuen, zezena, zezena eta zezena.

saninaziyo | 2019-01-31 : 23:33

Iztin hori aitzakia merkea da, hori diozu gustatzen ez zaizulako, badituzu alternatibak, Azpeitia herri zabala da,aukera eta toki ezberdin asko dituena. Seme alabak dituzuenoi gustatzen zaizue zuek tabernan trago bat hartzen zaudeten bitartean seme alabak solte hortik ibiltzea, eta Joxelitona joan eta goxoki pilo bat erosi entretenitu eta molestatu ez dezaten. Ikusi besterik ez dago Ostiral eta Larunbatetan plaza nola egoten den, gurasoak ederki basoa eskuan dutela eta umeak hortik. (bale lagunekin dabiltza umeak jolasten, ondo, baina ze anbientetan?? Ze eziketa da hori GURASOBAT, ze festa eredu??? Honi buruz zer diozu? Gero Sokamuturrak ditu balore txarrak, benga ya!
Eta zezena dagoen bitartean joan Parke estalira, Azako plaza eder askoa berri berria eta epela, Betharratako frontoira, Parke pirata, Olazko Amaren plaza ,etb; taberna giroan baino seme alabekin ibiltzeko toki askoz egokiagoak.
Gure kuadrilan haurrik ez du inork, eta sokamuturrean ibiltzen diren 2-3 lagun ere bai, haiek lasai asko ibiltzen dira alde zaharrean eta kalean sokamuturra dabilen bitartean; ez da hain zaila, baino punta ateratzea gustatzen.
GURASOBAT aurreko mezu batean Haujijijaik kaleratutako testu bat jarri zenuen. Aurreko igande eguerdian, Azpeitiko animalista izeneko batek, elkarteratzea antolatu zuen, zezen txikien garaian. Oso ondo, eskubide guztia du nola ez. Pankarta atzean aspertu eta sokamutur txikia ikusten ari zen jendearena urbildu zen, probokatzen, garraxika, bertan zeuden haurrei, baita gurasoei ere; probokatzen!! Baina hori bai, mugikorra eskuan eta grabatzen; aurpegira biraoka eta mugikorra eskuan badazpada. Probokazioa!!!!
Zure bezala pentsatzen duen jendeak begira zer egiten duen, horri zer diozu? Hori da biolentzian oinarritutako FESTA GIROA!! Zuena!! Eta beste gauz bat, zuk testu hori hemen jartzeko? Zu bertan egon zinen? badakizu benetan zer gertatu zen?? "Harek esan dila nere lagun bati, nere lagunak beste lengusuari eta hark niri…." Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu ta lau

enpankaleko_ataikue | 2019-02-01 : 09:23

ZASKA!!

Spirit82 | 2019-02-06 : 09:53

Egi borobil borobila Saninaziyo!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu