Itsasik zozkatutako otarreak badu jabea

Uztarria.eus 2019ko urt. 27a, 11:55

Itsasi euskal kultur taldeak San Tomasetan egindako otarreak badu sariduna. Zenbaki irabazlearen epea pasatuta, ordezko zenbakiaren jabeak jaso du saria. Hain zuzen ere, Tomasa Kerejetak zuen 4678 zenbakidun txartela. Argazkian, Itsasiko ordezkari bat eta saridunaren ordezkari bat.