Soreasu bete zuen atzo Benito Lertxundik

Uztarria.eus 2019ko urt. 26a, 11:14

Abenduaren hasierarako sarrera guztiak agortuta ziren, eta atzo ez zuten hutsik egin ikus-entzuleek: Soreasu leporaino bete zen Benito Lertxundiren kontzertuarekin. Joan zen urrian kaleratu zuen Ospakizun gauean disko berria oriotar musikariak. Atzo disko horretako hainbat abesti jo zituen, baita kanta zaharragoak eta ezagunagoak ere. Emanaldiaren bukaeran giro ederra sortu zen Soreasun; izan ere, Zenbat gera abestiarekin, energia handiz agurtu ziren Lertxundi eta haren taldekideak eta ikus-entzuleak.

Hona hemen, atzoko irudi batzuk: