Iraurgi Saskibaloi Taldeak maskotari izena jartzeko parte-hartze prozesua abiatu du

Uztarria.eus 2019ko urt. 25a, 09:56

Maskota berri bat dauka Iraurgik; otso bat, hain zuzen ere. Interneten galdetegi bat jarri du taldeak, herritarrek haren izena aukera dezaten. Honako lotura honetan aukera edo proposa daiteke izena.

Iraurgi Saskibaloi Taldeak maskota berri bat dauka. Otsoa da maskota hori, eta klubak hari izena jartzeko parte-hartze prozesua jarri du martxan. Hain zuzen ere, Interneten galdetegi bat jarri du Iraurgik, herritarrek maskotaren izena aukera dezaten. Honako lotura honetan aukera edo proposa daiteke izena. Behin izena aukeratuta, Iraurgik maskota bere ikur bilakatzea nahi du, eta taldeak adierazi duenez, talde denak animatzen ariko da.