Zezenzale Batzordeak zehaztu ditu saninazioetako zezenketen egunak eta ganadutegiak

Uztarria.eus 2019ko urt. 23a, 11:56
Iazko zezenketetan toreatu zituzten Cuadri ganadutegiko zezenak. (Zezenzale Batzordea)

Aurtengo saninazioetako zezenketak uztailaren 31n, abuztuaren 1ean eta abuztuaren 2an izango dira. Ana Romero, Salvador Gavira eta Murteira Grave ganadutegietako zezenak izango dira Azpeitiko zezen plazan egun horietan. Batzordeak oraindik ez du zehaztu zezenketa horietan ariko diren toreatzaileak zeintzuk izango diren.

Zortzi hilabeteren faltan, Azpeitiko Zezenzale Batzordeak dagoeneko zehaztu ditu datozen San Inazio jaietako zezenketen egunak eta ganadutegiak. Urtero legez, hiru zezenketa izango dira festetan, baina datak aldatuko dira; izan ere, San Inazio bezperan ez da zezenketarik izango. Lehena uztailaren 31n, San Inazio egunez, izango da; bigarrena, abuztuaren 1ean, San Inazio bigarrenean; eta hirugarrena eta azkena, abuztuaren 2an.

Ana Romero –iazko irabazlea– (Cadiz, Andaluzia), Salvador Gavira (Cadiz, Andaluzia) y Murteira Grave (Mourão, Portugal) ganadutegietako zezenak izango dira Azpeitiko zezen plazan hiru egun horietan. Zezenzale Batzordeak oraindik ez du zehaztu zein toreatzaile ariko diren zezenketetan.