Kirola izango du ardatz ostiralean egingo duten Plazatarrak egitasmoko saioak

Uztarria.eus 2019ko urt. 22a, 15:29
Plazatarrak egitasmoaren sustatzaileak.

Gazteria Sailak antolatutako jardunaldian kirola izango dute ardatz, eta 17:30etik 19:00etara bitartean kiroldegian egingo dituzte ekintzak Haur Hezkuntzako 5. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko ikasleek. Izena emateko gib@azpeitia.eus helbidera mezua idatzi edo 943-15 71 60 telefono zenbakira deitu daiteke. Bihar izango da izena emateko azken eguna.

Ostiralean, urtarrilaren 23an, egingo dute Plazatarrak egitasmoaren barruko ikasturteko hirugarren saioa. Gazteria Sailak antolatutako jardunaldian kirola izango dute ardatz, eta 17:30etik 19:00etara bitartean kiroldegian egingo dituzte ekintzak Haur Hezkuntzako 5. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko ikasleek. Kiroldegian elkartuko dira parte-hartzaileak 17:30ean, eta Xeye atletismo taldeko kideek gidatuko dute saioa.

Izena eman beharko da Plazatarraken parte hartzeko, eta bihar, asteazkena, izango da horretarako azken eguna, gib@azpeitia.eus helbidera mezua idatzita edo 943-15 71 60 telefono zenbakira deituta. Ohiko moduan, lau umeko arduradun batek joan beharko du hitzordura.