'Entre dos aguas' filma eskainiko dute bihar Paradisu Zineman

Uztarria.eus 2019ko urt. 22a, 18:17

Paradisu Zinema zineklubak Entre dos aguas filma eskainiko du bihar, asteazkena, Soreasu antzokian, 21:00etan hasita. Isaki Lacuestak zuzendutako filma da Entre dos aguas, eta Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi zuen iaz. Drama generoko ikus-entzunezkoa da bihar ikusi ahal izango dena, eta bi anaiaren bizitza du ardatz. 

Isra eta Cheíto dira protagonistak, bizitzan bide ezberdinak hartu dituzten bi anaia. Israk kartzelan eman ditu azken urteak. Cheitok, aldiz, Somalian eta Seychelles irletan igaro ditu azken hilabeteak, armadaren misio batean. Israk espetxetik irtetean amaituko du armadaren misioa Cheitok, eta San Fernandoko irlara itzuliko dira biak. Bertan egingo dute topo bi anaiek, eta horrek atzera begira jarriko ditu. Haurrak zirela zendutako aitaren oroimena bergogoratuko dute. Bizitzak berregin eta euren buruarekin berradiskidetzeko beharra sentituko dute.